Eu:Beginners Guide 1.1
Jump to navigation
Jump to search
Datuak jasotzen
Hainbat eratan jaso ditzakegu datuak OSM-n erabiltzeko:
- GPS - Hauxe da datuak jasotzeko erarik erabiliena, eta guztiz mapeatuta dauden eremuetarako funtsezkoa.
- Yahoo! iruditegia, Landsat eta NPE mapak erabili ditzakegu datuak ateratzeko. Zehaztasuna garrantzitsua da, horregatik komeni da ezagutzen ditugun lekuak soilik mapeatzea.
- Zure argazki edota mapak - Ziurtatu ezazu argazki eta mapa horiek libreak direla eta OSM-n erabil daitezkeela. Mapa eta datu gehienak ez dira zuk uste bezain libre eta doakoak.
- Litekeena da datuak dagoeneko jasoak egotea, ondorioz, jendea behar da berauek mapan jartzeko. Horren adibidea da Koreako mapa kolaboratiboaren proiektua.
Zein datu gehitu
Datu mordoa dago jaso eta OSM-n jartzeko modukoa: 'Kale izenak' bezain gauza normaletatik hasi eta parke, postontzi edota mendi-langetaraino. OSM proiektuan dabiltzan pertsonek asmo eta helburu ezberdinak izan ditzakete. Beraz, gehitu zuk nahi duzun informazioa mapara!
Orokorrean, mapa editatzen dabiltzan pertsonak beraien lanaren zehaztapena areagotuz doaz denborarekin, baina hasieran gauza basikoenak besterik ez dituzte gehitzen. Beraz, hasi errepide garrantzitsuenak eta herriko kaleak gehituz, aurrerago gehituko dituzu oinezko bideak edota postontziak. OSM-n gabiltzanok norberaren interesak dauzkagu eta ez dago mapara gehitu behar diren gauzen irizpide bakarra.